miércoles, 11 de marzo de 2009

ONGI ETORRI, LAGUN!!




ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!
Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!


martes, 10 de marzo de 2009

KORRIKA AURTEN




Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!

miércoles, 4 de marzo de 2009

BERTSOLARITZArekin JARRAITUZ



Gaur, bertsolaritza beste saioa bat egin dugu, baina beste forma batekin egin ditugu bertsoak , oso dibertigarria izan da, egin baititugu zenbakiekin!!, neurriak nola egin behar diren ikasteko.

Hona hemen adibide bat:

Bederatzi zortzi lau
bi bat zero hiru
zortzi lau bost hiru sei
zazpi bi zortzi lau.

Gero, aurreko ariketa ondo atera zaigunez, beste ariketa bat egin dugu, hau da, ezin genuen zenbakiak erreskadan esan eta ere ezta puntu berean zenbakirik errepikatu ere, adibidez:

Bederatzi lau hiru
zazpi zortzi bi bat
zortzi lau bost zazpi
bederatzi hiru.

Beste bat:

Bederatzi zortzi sei
zazpi bi lau bost bat
zortzi bederatzi bi
zero bi lau bost sei

‘’arra’’ bukatzen diren hitzekin, hitzak egin ditugu .
Adibidez:
-Izarra
-Bularra pitxarra
-Txarra
-Zaharra
-Ostadarra
-Iparra
-Bizarra
Gero, oin-kate bat eta bertso baten modukoa egin dugu baina bakarrik oinak jarri ditugu .
Adibidez :

la la la la la la la
La la la zaharra
La la la la la la la
La la la bularra

La la la la la la la
La la la bularra
La la la la la la la
La la la pitxarra


AUPA ATHLETICCCCCCC... ! ! !




AUPA  ATHLETIC , IRABAZIKO  DUGULA!!!




jueves, 26 de febrero de 2009

GUGLIELMO MARCONI


Guglielmo Marconi, Bolonian jaio zen esaktuki 1874-ko apirilaren 25-ean jaio eta 1937-ko uztailaren 20-an hil zen.Oso ingeniari ospetsua izan zen , eta Fisikako Nobel Saria irabazi zuen 1909 urtean , telegrafia harririk gabekoa. Bere amak (Annie Jameson) Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen eta hor komunikazio telegrafikoa egiteko uhin elektrikomaknetikoen erabilpenari buruzko lehenengo esperimentuak egin zituen ,eta 1896-an emaitzak Gran Bretañan erabili zituzten .(Penarth eta Weston artean).Asmatzaile askok lagundu zioten telegrafia haririk gabe egiten , adibidez: Faraday,Hertz,Tesla,Edison eta beste batzuk,baina Marconi da benetako asmatzilea eta berak egin zuen lehenego irratia, baina bakarrik herrialde batean (Eresuma Batuan) 1897-ko urtarrilaren 2-an.

Lehenengo komunikazio trasatlantikoa 1907-an egin zen.1903 Erresuma Batuak WCC estazio egin zen, mezuak ekialdetik-mendebaldera bidaltzeko.

Oso gizon famatua izan zen, paperarekin eta irratiarekin bizitza asko salbatu zituelako Titanikeko arazoarekin (1912.urtean).

Mikel eta Ander

miércoles, 25 de febrero de 2009

BERTSOAK EGITEN

                                                             
                                                                      Lazkao Txiki

Gaur ere bertsolaritzan aritu gara.
Zer den bertsolari bat eta neurri bat ikasi dugu.

BERTSOLARIA: Bertsoak jartzen edo bereiziki botatzen dituen pertsona.
Bertsolari famatu bat : Lazkao Txiki (Jose Miguel Iztueta) .

Bertsolaritzan , joku bat egin genuen .Bi talde egin genituen eta bakoitza , lau hitz jarri behar zituen , adierazitako silabekin errimatzeko .

Zer den neurria ikasi dugu :

 Neurria: Bertsoa, silaba- eta bertso – kopuruaren arabera antola dezakeen modu edo egitura.

Kopla txiki bat egin genuen, geure burua aurkezten,

gure zaletasunak esaten, gure gustoko gauzak eta gure familia aurkezten.

Adibideak:

Ni Iruñekoa naiz
izena dut Ibai
gustoko dut pilota
mendia ere bai.

11 urte ditut
eta izena dut Xan
handitzean poeta
nahiko nuke izan.

Ni santurtziarra naiz
izenez Bianditz !
idolo Iraola
ta Aritz Aduriz.

Bederatzi urteko
Laudioko Nahia
Afrikara egingo
nuke gaur bidaia.



miércoles, 18 de febrero de 2009

ENERGIA GEOTERMIKOA





Ander G eta Cristian