miércoles, 25 de febrero de 2009

BERTSOAK EGITEN

                                                             
                                                                      Lazkao Txiki

Gaur ere bertsolaritzan aritu gara.
Zer den bertsolari bat eta neurri bat ikasi dugu.

BERTSOLARIA: Bertsoak jartzen edo bereiziki botatzen dituen pertsona.
Bertsolari famatu bat : Lazkao Txiki (Jose Miguel Iztueta) .

Bertsolaritzan , joku bat egin genuen .Bi talde egin genituen eta bakoitza , lau hitz jarri behar zituen , adierazitako silabekin errimatzeko .

Zer den neurria ikasi dugu :

 Neurria: Bertsoa, silaba- eta bertso – kopuruaren arabera antola dezakeen modu edo egitura.

Kopla txiki bat egin genuen, geure burua aurkezten,

gure zaletasunak esaten, gure gustoko gauzak eta gure familia aurkezten.

Adibideak:

Ni Iruñekoa naiz
izena dut Ibai
gustoko dut pilota
mendia ere bai.

11 urte ditut
eta izena dut Xan
handitzean poeta
nahiko nuke izan.

Ni santurtziarra naiz
izenez Bianditz !
idolo Iraola
ta Aritz Aduriz.

Bederatzi urteko
Laudioko Nahia
Afrikara egingo
nuke gaur bidaia.



No hay comentarios: