Mostrando entradas con la etiqueta ERRESEINA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ERRESEINA. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de marzo de 2009

Botila baten historioa


IDAZLEA: Tomas Elortza.


MARRAZKILARIA: Luis Astrain.

ELKARLANEAN S.L. Argitaletxea.

Portuetxe kalea,88 bis .

20018 Donostia.

Liburu hau abenturazkoa da .



Ikastola bat ezagutzeko aukera izan zuen behin botila batek . Edari goxo batez beteta zegoen hasieran , baina laster hustu zuten ikastolako haurrek . Gero , ordea , ez zuten zakarrontzira bota ; haurren mezulari bihurtu zen . Botilak berak kontatzen ditu handik aurrera izan zituen abenturak , politak eta interesgarriak .

Ibai R.







KIKA SUPER SORGINA ETA EZPATA MAGIKOA


ITZULTZAILEA: Mari Eli Ituarte . .


ILUSTRATZAILEA: Knister

ARGITALETXEA: Bruño,2006

Liburu hau abenturazkoa da.

Kikak erdi arora bidaiatzen du,eta etsaiek inguratuta duten gaztelu

batean agertzen da.”Zaldun Beltza ” beldurgarria eta oso boteretsua

da,baina Kika ez litzateke super sorgina izango berari aurre egingo

ez balio.Borroka horretan azti ezagun bat, bele bat eta herensuge batek zaintzen duen ezpata miragarria izango ditu laguntzaile.

Niri istorioa oso polita iruditu zait,idatzita dagoen modua ulergarria

da, ilustrazioak oso politak ditu eta hizkuntza oso ondo dago.Liburua

oso erakargarria da,benetan ederra dela uste dut.Deskribapen zehatza

xehetasun asko ematen ditu eta ondo aukeratuekin.Elkarrizketa bizia,

ondo egina, benetan egiten direnak bezalakoak eta esaldiak egokiak direla uste dut.Elkarrizketa biziak,xamurra,tokien eta pertsonaien deskripzio politak,dibertigarriak direla uste dut.



Ane Calvo

KIKA SORGINA


EGILEA: Knister
MARRAZKIAK: Birgit Rieger
ITZULPENA: Mari Eli Ituarte
ARGITALETXEA: Gero

Kika sorgina oraingo honetan mendebaldea basatira joango da eta hor lagun bat egingo du eta abentura batzuk izango ditu.

Liburu hau oso ondo dago eta ilustrazio polit politekin,
irakurterraza da eta irakurtzea merezi duela uste dut.
Alvaro Gomez 6.A
2009ko otsailaren 28a

martes, 17 de marzo de 2009

TATUAJE DE MONSTRUO


Izenburua: Tatuaje de monstruo
Idazlea: D.M.Cornish
Argitaletxea: Alfaguara
Ilustratzailea: D.M.Cornish
Itzultzailea: José Miguel Pallarés

Liburu hau abenturazkoa da.

Rossamund-en historioa kontatzen du, hau da, nola pasatzen duen bere abentura, zer motatako gauzak aurkitzen duen eta nolako jendea ezagutzen duen.

Liburua, nire ustez oso erakargarria da, bere argumentua oso ona, eta ondo idatzita dagoelako eta ilustrazio politak dituelako.
Gainera bere hizkuntza nahiko erreza da nire adinako mutilentzat.


Garikoitz

IZAROKO ALTXORRA


Egilea:Iñaki Friera . Marrazkilaria:Andoni Odriozola .

Argitaletxea:Ibaizabal .

Elantxobeko neska – mutil batzuk arazo batzuetan sartzen dira eta horren ondorioz pertsona batzuk zelatatzen dituzte lapurrak direla pentsatzen dutelako. Gauzak hasi dira korapilatzen eta momentu horretan hasten dira abenturak .
Liburu hau irakurterraza da egitura onarekin . Marrazkiak oso politak dira . Liburua abenturazkoa eta misteriozkoa da .



Unai Cordón.

"Garmendia eta Fannyren sekretua"




Idazlea: Kirmen Uribe
Ilustratzailea: Mikel Valvede
Argitaletxea: Erein argitaletxea
Donostia 2007
Bilduma: Garmendia

Liburua irakurterreza dela uste dut. Gainera, marrazki politak ditu eta marrazkiak eta testua oso ondo egokiturik daude. Fina da eta letra handiz idatzirik dagoenez errazagoa egiten da irakurtzea.

Fanny desagertu egin den neska bat da. Garmendia bere laguna da eta bera aurkitzen saiatuko da mundu osoan zehar. Fanny bilatzen duen bitartean abentura asko izango ditu eta pertsonai berriak ezagutuko ditu, adibidez Michell gondolaria, edo Xi sukaldari txinatarra. Liburuan agertzen diren hiriak oso politak iruditu zaizkit, baina liburuan deskribatzen den bezala Venezia ederrena da.

Garmendia hiru liburuko bilduma baten izena da. Garmendiak bere hiru liburuetan kontatzen ditu bere abenturak. Liburuen izenburuak hauek dira: “Garmendia eta zaldun beltza”, “Garmendia eta Fannyren sekretua”, “Garmendia errege”. “Garmendia eta Fannyren sekretua” hirugarren liburua da eta nire ustez hirurenetariko politena da.


Mikel Gomez 6.A









ESTITXU PIRATA IZAN NAHI DU




IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ARGITALETXEA: Elkar
ILUSTRATZAILEA: Jaizkibel


Liburua ehun orri ditu eta letra oso garbia dauka. Polita eta irakurterraza da, ilustrazio gutxirekin.
Liburua pirata izan nahi duen Estitxu izeneko neska batez doa. Udan hondartzara joaten da pirata-nobelak irakurtzera, baina berarentzat hori ez da nahikoa eta triste jartzen da. Orduan gurasoek oporretan uharte batera eramatea erabakitzen dute.


GAIZKA

GHANDI BAKETSUA

Idazlea :Gorka Calzada .
Argitaletzea :Txertoa .


Denok dakigu nor zen Ghandi baketsua , baina… Nolakoa zen bere bizitza ? Zenbat urterekin ezkondu zen? Nola bizi izan zen?
Galdera guzti hauek eta gehiago liburu barruan erantzuten dira .

Liburu hau errealista da oso , idazkera sinple eta ulerterrezarekin . Ghandi eta hinduen egoera oso ondo esplikatzen du , marrazki erakargarriekin .


Lander .

ESTITXUK PIRATA IZAN NAHI DU



Xabier Mendiguren.
Estitxuk pirata izan nahi du.
Jaizkibel.


Estitxuk txikitan pirata izan nahi zuen eta handitan ere, bere ametza zelako; hondartza joaten zen bakoitzean, piratetara jolasten zuen. Estitxuri ez zitzaion nahikoa iruditzen hori eta uharte batera joan zen udako oporretan bere gurasoekin.


Idazkera ona da, oso ondo ulertzen da esaten duena eta gainera marrazkiak ditu orrialde batzuetan. Ilustrazioak ondo eginak daude eta politak dira. Liburu hau irakurterraza da, eta ez du hitz arrarorik.


Mikel Blanco

Bambulo




Titulua: Bambulo, lehen urratsak
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Erein
Liburuaren diseinua: Iturri
Inprimatzailea: Grafman S.A. Gallarta (Bizkaia)

Banbulo gure txakurra bere jabeekin bizi da , baina egun batean liburutegi zahar batera joaten da eta han bere arbasoak garrantzizkoak izan zirela munduan jakiten du. Handik aurrera etxetik alde egin eta madrilera joaten da historiako gauza batzuk aldatzen saiatzera.
Liburu honetako kapituluak ez dira luzeegiak eta oso ulerterreza da Bernardo Atxagaren idazkera. Kapitulu ia guztietan banbulok idatzitako gutunak daude bere bidaia kontatzen.letra ez da oso handia, eta gainera marrazki nahikotxo ditu.



Ander Villaverde

Nimen uhartea





Idazlea: Wendy Orr
Izenburua: Nimen uhartea
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Kerry Millard
Argitaletxea: Ibaizabal

Saila: Paper Txoriak

Orriak: 180


Abenturazko istorioa dugu hau. Nim, bere aitarekin bizi da inork ezagutzen duen uharte txiki batean. Egun batean, aita, planktonari buruzko esperimentu bat egiteko, itsasoratzen da egurrezko txalupa batean, Nim uhartean bakarrik utzita. Itsaso zabalean dagoenean, ekaitza sortzen da, eta aitaren txalupa ondoratzen du. Bitartean, Nim kezkatuta dabil aita dela eta, ez baitu telefonoz deitu. Bera, aita salbatu beharko du bakar-bakarrik. Beno ,bakar-bakarrik ez, Selkie; itsalehoi emea, Fred; iguana, eta Chica;dortoka lagunduko baitdiote.
Letra egokian dago idatzita eta ilustrazio polit eta barregarriak ditu. Idazleak erabiltzen duen idazkera, atsegina eta irakurterraza da. Liburu gomendagarria iruditzen zait. Elkarrizketa biziak eta marrazki txiki baina oso adierazgarriak ditu. Labur xamarra izan arren, xamurra eta interesgarria da.



Egilea: Olatz Lejarza 6.A

lunes, 16 de marzo de 2009

BOSTAK IHESI






Enid Blyton
Bostak ihesi
Ilustratzailea:
J. Correas
Itzultzailea: Alberto Uranga
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.


Liburua abenturazkoa da. Lau mutil eta txakur bat dira liburu honen protagonistak. Egun batean etxetik ihes egiten dute irla batera joateko eta han izugarrizko ezustekoak aurkituko dituzte. Liburua irakurtzen hasterakoan ez dirudi interesgarria izango denik baina amaitzerakoan iritziz aldatuko duzu. Hizkuntzaren aldetik ezberdina da, ez da euskara batua baina ulertzen da. Ilustrazioak ez dute kolorerik, zuri-beltzean daude eginda, baina oso politak dira. Liburua kapitulu berdinetan banatuta dago eta letra ez da oso handia, nahiko txikia da. Pertsonaiak bihurriak eta dibertigarriak dira eta nahiko gazteak ere.




SARA TOLENTINO