martes, 31 de marzo de 2009

Cuatro amigos y medio en el caso de un cocodrilo en internet

Fitxa:

• Izenburua: Cuatro amigos y medio en... el caso de un cocodrilo en internet

• Egilea: Joachim Friedrich

• Marrazkiak: Mikel Valverde

• Itzulpena: Soraya Hernen – Gomez

• Bildumaren zuzendaria: Reina Duarte

• Bilduma: cuatro amigos y medio en...

• Jatorrizko Izenburua: 4 ½ Freunde und das Krokodil im Internet

• Orrialdeak: 223 orrialde

• Argitaletxea: Edebé

• Argitaralpena: Barcelona, 2003

• Gaia: Abenturazkoa

• Gomendatutako adina: +10 urte

Erreseina:
Charly, Fede, Estefi, bere anaia; Rabanito eta Precioso txakurrak osatzen dute Charly & Company detektibe elkartea. Lehenengo arazoa izango da “Bad Boy” taldeak adarra joko dietenean. E-mailen bidez esaten zuten musikako andereñoak (Rotkhel) daramala desagertzeko zorian dauden animaliak erosten eta hiltzen duten elkarte bat. Azkenean, parkean geratzen dira gaizkileak harrapatzeko asmoz baina hor bakarrik zeuden “Bad Boy”-ak, detektibe elkarteari adarra jotzen, ohikoa den bezala. Hortik aurrera Estefi izango da taldea arazoetan sartzen duena, ordenagailu bat lortzeko asmoz ume batekin geratzen da, ordenagailu berri bat lortuko, diola hitz eman duena. Estefik, ordez, bere ordenagailu zaharra eta diru pixka bat emango dio.
Baina azkenean, Estefik konturatzen da, gizon hori gaizkile bat baino ez dela eta ordenagailua lapurtuta dagoela, baina Estefik ez du berak ezer ez dakiela esaten duen paperaren bat, ezta fakturarik ere. Baina azkenean, normala denez, Charly guztia konponduko du eta Estefiren ordenagailua eta dirua berreskuratuko du.

Nire iritzia:
Nire ustez, oso liburu erakargarria da, ulerterraza eta intrigazkoa. Bilduma honetako irakurtzen dudan lehenengo liburua da, eta asko gustatu zait, bilduma osoa irakurtzeko gogoak pizten ditu.





Egilea: Andoni Valle García

No hay comentarios: