jueves, 12 de marzo de 2009

EZAGUTU BARAKALDO


Aste honetan (martxoaren 2tik 6ra) Barakaldo ezagutu dugu, nolabait. Bai, udaletxearen eskutik; "Ezagutu Barakaldo" programaren barruan. Esperientzia izugarria izan da!

Hauxe da, gutxigorabehera, egin duguna:

*Astelehenean, Barakaldotik ibili ginen, besteak beste; Rontegi, Larrea eta Desierto plazako zonaldeetan. Barakaldoko iraganari buruz hitz egin genuen (gure herriko historiak zerikusi handia du burdinarekin). Soinua, haizea,... neurtu genituen, eta ipar orratzaren erabilera aztertu genuen. Geroago, hondakinak tratatzeko planta batera joan ginen. Bertan, guk geuk botatzen dugun zaborra eraldatu eta sailkatu egiten da. Hura kiratsa bertakoa! Arratsaldean, Gorostizako Monto baserrira joan ginen, Julián Larrea aizkolari ezaguna geuk ere ezagutzera.

*Asteartean berriz, Errekatxora joan ginen ekosistema zertan datzan ikastera. Arratsaldean, pilotaleku edo frontoira joan ginen. Bertan, pilotari batek modalitate ezberdinak irakatsi zizkigun, eta ordu erdi inguru egon ginen jolasten.

*Asteazkena ez zen hain berezia izan. Gelan geratu ginen aurreko egunetako ariketak bukatzen eta burdinolen funtzionamenduari buruzko bideo bat ikusten.

*Osteguna egun dezente historikoa izan zen. Miranda fundazioaren sorkuntzaz eta parke botanikoko landare eta animaliez hitz egin genuen. Gero, udaletxera joan eta bertako antolakuntza ikasi ondoren, Pleno txiki bat egin genuen.

*Ostiralean Avellanedako museora eta El Pobal burdinolara joan ginen.
Carmen , Ane eta Nerea monitoreak izan genituen lagun .

Berriro hau bizitzeko gogoa dugu!


Itxaso 6.A


No hay comentarios: