martes, 17 de marzo de 2009

"Garmendia eta Fannyren sekretua"




Idazlea: Kirmen Uribe
Ilustratzailea: Mikel Valvede
Argitaletxea: Erein argitaletxea
Donostia 2007
Bilduma: Garmendia

Liburua irakurterreza dela uste dut. Gainera, marrazki politak ditu eta marrazkiak eta testua oso ondo egokiturik daude. Fina da eta letra handiz idatzirik dagoenez errazagoa egiten da irakurtzea.

Fanny desagertu egin den neska bat da. Garmendia bere laguna da eta bera aurkitzen saiatuko da mundu osoan zehar. Fanny bilatzen duen bitartean abentura asko izango ditu eta pertsonai berriak ezagutuko ditu, adibidez Michell gondolaria, edo Xi sukaldari txinatarra. Liburuan agertzen diren hiriak oso politak iruditu zaizkit, baina liburuan deskribatzen den bezala Venezia ederrena da.

Garmendia hiru liburuko bilduma baten izena da. Garmendiak bere hiru liburuetan kontatzen ditu bere abenturak. Liburuen izenburuak hauek dira: “Garmendia eta zaldun beltza”, “Garmendia eta Fannyren sekretua”, “Garmendia errege”. “Garmendia eta Fannyren sekretua” hirugarren liburua da eta nire ustez hirurenetariko politena da.


Mikel Gomez 6.A









No hay comentarios: