martes, 17 de marzo de 2009

Nimen uhartea





Idazlea: Wendy Orr
Izenburua: Nimen uhartea
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Kerry Millard
Argitaletxea: Ibaizabal

Saila: Paper Txoriak

Orriak: 180


Abenturazko istorioa dugu hau. Nim, bere aitarekin bizi da inork ezagutzen duen uharte txiki batean. Egun batean, aita, planktonari buruzko esperimentu bat egiteko, itsasoratzen da egurrezko txalupa batean, Nim uhartean bakarrik utzita. Itsaso zabalean dagoenean, ekaitza sortzen da, eta aitaren txalupa ondoratzen du. Bitartean, Nim kezkatuta dabil aita dela eta, ez baitu telefonoz deitu. Bera, aita salbatu beharko du bakar-bakarrik. Beno ,bakar-bakarrik ez, Selkie; itsalehoi emea, Fred; iguana, eta Chica;dortoka lagunduko baitdiote.
Letra egokian dago idatzita eta ilustrazio polit eta barregarriak ditu. Idazleak erabiltzen duen idazkera, atsegina eta irakurterraza da. Liburu gomendagarria iruditzen zait. Elkarrizketa biziak eta marrazki txiki baina oso adierazgarriak ditu. Labur xamarra izan arren, xamurra eta interesgarria da.



Egilea: Olatz Lejarza 6.A

No hay comentarios: