lunes, 16 de marzo de 2009

BOSTAK IHESI






Enid Blyton
Bostak ihesi
Ilustratzailea:
J. Correas
Itzultzailea: Alberto Uranga
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.


Liburua abenturazkoa da. Lau mutil eta txakur bat dira liburu honen protagonistak. Egun batean etxetik ihes egiten dute irla batera joateko eta han izugarrizko ezustekoak aurkituko dituzte. Liburua irakurtzen hasterakoan ez dirudi interesgarria izango denik baina amaitzerakoan iritziz aldatuko duzu. Hizkuntzaren aldetik ezberdina da, ez da euskara batua baina ulertzen da. Ilustrazioak ez dute kolorerik, zuri-beltzean daude eginda, baina oso politak dira. Liburua kapitulu berdinetan banatuta dago eta letra ez da oso handia, nahiko txikia da. Pertsonaiak bihurriak eta dibertigarriak dira eta nahiko gazteak ere.




SARA TOLENTINO

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA



"Nur eta irlandar nomoa
Marrazkiak: Juan Luis Landa
Erein argitaletxea
Argitalpena: 2008 (Donostian)
************
Nurrek zortzi urte bete ditu duela gutxi. Aitite-amamen etxean gnomo bat dago, dirudienez. Nurrek eta Finnek (hau baita gnomoaren izena) primeran pasatuko dute elkarrekin.
Liburu hau dezente mardula baina irakurterreza da, letra handiak baititu. Sei atal luzetan dago banatua. ilustrazioak ederrak dira, eta irakurketa atsegingarriagoa egiten dute, ondo tartekatze baitira. Totik idazteko era ulerterraza eta nahiko xelebrea erabili du. Gomendagarria da irakurle "alfertxoentzat", baina baita irakurle onentzat ere.
Itxaso 6.A

jueves, 12 de marzo de 2009

EZAGUTU BARAKALDO


Aste honetan (martxoaren 2tik 6ra) Barakaldo ezagutu dugu, nolabait. Bai, udaletxearen eskutik; "Ezagutu Barakaldo" programaren barruan. Esperientzia izugarria izan da!

Hauxe da, gutxigorabehera, egin duguna:

*Astelehenean, Barakaldotik ibili ginen, besteak beste; Rontegi, Larrea eta Desierto plazako zonaldeetan. Barakaldoko iraganari buruz hitz egin genuen (gure herriko historiak zerikusi handia du burdinarekin). Soinua, haizea,... neurtu genituen, eta ipar orratzaren erabilera aztertu genuen. Geroago, hondakinak tratatzeko planta batera joan ginen. Bertan, guk geuk botatzen dugun zaborra eraldatu eta sailkatu egiten da. Hura kiratsa bertakoa! Arratsaldean, Gorostizako Monto baserrira joan ginen, Julián Larrea aizkolari ezaguna geuk ere ezagutzera.

*Asteartean berriz, Errekatxora joan ginen ekosistema zertan datzan ikastera. Arratsaldean, pilotaleku edo frontoira joan ginen. Bertan, pilotari batek modalitate ezberdinak irakatsi zizkigun, eta ordu erdi inguru egon ginen jolasten.

*Asteazkena ez zen hain berezia izan. Gelan geratu ginen aurreko egunetako ariketak bukatzen eta burdinolen funtzionamenduari buruzko bideo bat ikusten.

*Osteguna egun dezente historikoa izan zen. Miranda fundazioaren sorkuntzaz eta parke botanikoko landare eta animaliez hitz egin genuen. Gero, udaletxera joan eta bertako antolakuntza ikasi ondoren, Pleno txiki bat egin genuen.

*Ostiralean Avellanedako museora eta El Pobal burdinolara joan ginen.
Carmen , Ane eta Nerea monitoreak izan genituen lagun .

Berriro hau bizitzeko gogoa dugu!


Itxaso 6.A


miércoles, 11 de marzo de 2009

ONGI ETORRI, LAGUN!!




ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!
Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!


martes, 10 de marzo de 2009

KORRIKA AURTEN




Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!

miércoles, 4 de marzo de 2009

BERTSOLARITZArekin JARRAITUZ



Gaur, bertsolaritza beste saioa bat egin dugu, baina beste forma batekin egin ditugu bertsoak , oso dibertigarria izan da, egin baititugu zenbakiekin!!, neurriak nola egin behar diren ikasteko.

Hona hemen adibide bat:

Bederatzi zortzi lau
bi bat zero hiru
zortzi lau bost hiru sei
zazpi bi zortzi lau.

Gero, aurreko ariketa ondo atera zaigunez, beste ariketa bat egin dugu, hau da, ezin genuen zenbakiak erreskadan esan eta ere ezta puntu berean zenbakirik errepikatu ere, adibidez:

Bederatzi lau hiru
zazpi zortzi bi bat
zortzi lau bost zazpi
bederatzi hiru.

Beste bat:

Bederatzi zortzi sei
zazpi bi lau bost bat
zortzi bederatzi bi
zero bi lau bost sei

‘’arra’’ bukatzen diren hitzekin, hitzak egin ditugu .
Adibidez:
-Izarra
-Bularra pitxarra
-Txarra
-Zaharra
-Ostadarra
-Iparra
-Bizarra
Gero, oin-kate bat eta bertso baten modukoa egin dugu baina bakarrik oinak jarri ditugu .
Adibidez :

la la la la la la la
La la la zaharra
La la la la la la la
La la la bularra

La la la la la la la
La la la bularra
La la la la la la la
La la la pitxarra


AUPA ATHLETICCCCCCC... ! ! !




AUPA  ATHLETIC , IRABAZIKO  DUGULA!!!